Hausnarketa hau, tratu txarrak jasan dituzten emakumeak erabili ahal dituzten terapiei buruzkoa da.
Nahiko luzea denez bi zatitan banatu egingo dut.
hona emen lehenengo zatia:
EMAKUMEAK ETA TRATU TXARRAK
Zoritxarrez, ez dira gutxi tratu txarrak jasotzen dituzten emakumeak munduan. Bilbon adibidez, nahiz eta aurrera pausu ugari eman, oraindik emakume gehiegi ditugu tratu txarrak jasotzen. Harmonie Botella idazleak adierazi zuenez, “ emakumeenganako biolentzia mende askotan ezarri egin da eta estatu sozial, erlijioso eta kulturalean. Tratu txarrekin lortu nahi dutena erasotzaileak emakumea haien menpe geratzea” Horregatik, gizarte hezitzaileak elkarte eta programa ugari egiten ditugu emakume hauek aurrera jarrai dezaten.
Artikulu honen bitartez gustatuko litzaidake Bilbon kolektibo honekin lan egiten duten elkarte batzuk adieraztea eta emakume hauek laguntzeko egiten diren hainbat ekintza eta programa azaltzea.
Bizkaian elkarte ugari daude kolektibo honekin lan egiten dutenak baina garrantzitsuenetariko bat azaldu egingo dut: Emakumearen euskal erakundea; Emakunde.
Erakunde hau emakume eta gizonen arteko berdintasuna lortzea du helburu. Eta hori lortzeko bidean, biolentzia jasa duten emakumeekin lan egiten du, hauek koordinatu, jarraitu eta ebaluatu egiten dituzte emakume hauen eboluzioa. Eta gero errekurtsoak eskaintzen dizkiete.
Biolentzia jasa duten emakumeak laguntzeko eskaintzen dituzten errekurtsoak, normalean eskaintzen direnak, hurrengo hauek dira; 1. orientazio juridikoa, non erakutsi egiten zaie zeintzuk diren haien eskubideak. Bizkaian gizarte ekintza elkartea eskaintzen duen laguntza juridikoz aparte hainbat udal daude laguntzak ematen dituztenak, adibidez Bilbokoa.
2. lanbidezko abokatua 24 ordu, abokatu hauei exijitu egiten zaie gaian formatuak egotea. Eta salaketa egin baino lehen eskaintzen diren aholkuak, letratu baten presentzia salaketa egiteko momentuan eta letratuaren presentzia epaiketa egiten den momentuan guztiz dohainik izango da.
3. biktimarentzako zerbitzu asistentziala, borondatezko eta dohainik egiten den zerbitzua da. Fisikoki Gasteizen, Bilbon , Barakaldon eta Donostian aurkitu dezakegu. Konkretuki eskaintzen dituzten zerbitzuak: laguntza psikologikoa, aholku juridiko eta polizialak, osasun laguntzak, errekurtso sozialak eskaintzen zaie …
4. biolentzia jaso dutenentzako programa psikologikoa, programa hauekin lortu nahi da, trastorno psikologikoak gainditzea, tratamendu baten bitartez. Gaur egun programa hau, foru aldundiak gestionatzen dute.
5. tratamendu psikologikoa tratu txarrak egiten dituzten gizonentzako. Programa hauek egiten dira, praktikan biolentzia jasa duten emakumeak gizon hauekin bizi behar izaten dutelako, dirua ez dutelako, maite dutelako, identitate faltagatik …
Horregatik emakume tratamenduan egotearekin soilik ez da ezer lortzen gero etxera joaten denean egoera berdina izango zelako gizona tratamendu bat jarraitzen ez badu.
6. zerbitzu telefonikoa 900 840 111 eta 016, tratu txarrak jasa dituzten emakumeak deitu ahal izateko eta laguntzeko dagoen zerbitzu bat da. dohainik , 24 orduak, konfidentziala, ezinduentzako prestatuta, laguntza psikologikoa …
7. egoitzazko errekurtsoak, lortu nahi dena programa honekin, emakumea bere etxean seguru egotea lortzea da. Eta gizona etxetik alde egitea. Baina baita laguntzak eskaintzen dira emakumeei beste etxe bat lortzeko. 2 mota daude, distantzia gutxikoak, hau da, urgentziazkoak. Eta estantzia erdikoa, pisuak, harrera zentroak .
8. urgentziazko zerbitzuak, Bizkaian udala zerbitzu bat jartzen du laguntzeko. Ordutegia goizeko 8:00retatik gaueko 22:00-rarte da baina gauean telefono bat eskaintzen dute. (94/470.14. 60). Honetaz aparte Bizkaiko foru aldundiak zentro bat eskaintzen du non ez du inporta lan ordutik kanpo joatea 24 ordu irekita daudelako bertan gaua edo dena delakoa igarotzeko.
9. etxebizitzak, kasu batzuetan, biolentzia jasan duten emakumeak etxebizitza sozialeko zozketan parte hartzen dute. Etxea haiena izatekotan baina utzi behar izaten badute udalari laga egin ahal diote eta udala beste bat eskainiko die.
10. laguntza ekonomikoak, tratu txarrak jasotzekotan eta etxea utzi behar izatekotan oinarrizko errenta jasotzen du.
11. gizarteratzea eta lanbideratzea , justizia , enplegu eta osakidetza auzitegia eskaintzen ditu laguntza hauek.
Laburki azaldu dudana, tratu txarrak jasa dituzten pertsonak dituzten errekurtsoak dira. Baina zentro batean emakumea sartzean, hainbat ekintza egingo ditu pixkanaka normaltasunera heltzeko eta bizitza arrunt bat eraman ahal izateko. Normalean tratu txarrak jaso dituzten pertsonak ondorio psikologikoak ekartzen dituztelako.
Download Bier (Genüsse des Waldviertels) Reader
Hace 6 años
No hay comentarios:
Publicar un comentario