EMAKUMEAK ETA TRATU TXARRAK

EMAKUMEAK ETA TRATU TXARRAK
Berdintasuna..... ORAIN!!!!

2009/12/15

TUTORIALA: Nola jeitsi bideo bat youtube-tik

Tutorial hau Amaia Paniaguak eta ni (Ainhoa Uriarte)egin dugu.

Hau egiteko, camtasia estudio erabili izan dugu.

Espero dugu zuen gustokoa izatea.

Eskerrik asko zuen arretagatik: Ainhoa




Bideoa igotzeko arazo asko izan ditut, nire ordenagailutik igotzen sahiatzean ez zidalako usten horregatik youtubera igotzea aukeratu dut bertatik ikusi ahal izateko.

2009/12/08

Bideo: Pare-k egindako salaketa

Emakume batek eraso sexista pairatzen duen bakoitzean Pare Deustuko lantalde feministak salatzeko kontzentrazioa antolatzen du San Pedro plazan. "Emakumeon aurkako erasorik ez" lelodun mobilizazioa arratsaldeko 19:30etan hasi egiten da.


2009/12/03

Eusko Jaurlaritzak eskeintzen dituen diru laguntzak

Hona hemen Eusko Jaurlaritzak eskeintzen dituen laguntzak tratu txarrak jasotzen dituzten emakumeentzako powertpoint baten bidez:

2009/12/02

Hausnarketaren bigarren zatia

Emaitza oso onak ematen dituen terapia, talde terapia da non tratu txarrak jaso dituzten beste pertsonekin batzen dira eta haien egoera azaltzen dute eta besteen egoerak ere entzutean baliagarria bihurtzen zaie. Baina terapia mota ugari egiten dira, dantza terapia mugimenduaren bitartez tentsioa askatzeko, musika terapia …

Maria José Tomé, acovidem elkartearen kide bat esaten duen moduan, “ emakumea behar duena askotan da, hitz egitea eta ikustea jendea entzuten dietela” azken batean hertsatuak egon direlako eta askatasuna behar dutelako hitz egiteko. Eta gainera talde terapian hitz egitea bere egoera berdinean dauden beste emakumeak laguntzeko aukera emango dio. Baina Andrés Montero Gómez, bere artikuluan adierazten duenez, Estocolmo sindromea, tratu txarrak jaso dituzten emakumeetan egiten duena da , emakumea disimulatzea gertatzen ari dena eta horrek oztopatzen du ikerketa. Eta isiltzeak soilik beldurra ekartzen dio.” Hori gehituta haiekin bizi behar izaten dutela eta ezkutatu behar du beldurragatik baita. Baina behin ezkutatzeari ustean eta besteekin esperientziak konpartitzean hobeto sentituko da.

Tratu txarrak betidanik egon dira gure artean, nahiz eta orain “bonbo” gehiegi egon gai honi buruz. Francisco Arias Solis, adierazten duen moduan, “ 70.hamarkadan eta 80.hamarkadaren hasieran ikerketak nazio garatuetan egin ziren kezka zentrala izan zelako baina orain argi dago etxe biolentzia arazo publiko eta mundiala dela.” Hau da, ez dela gauza berria mendeak daramagula gai honekin eta oraindik dirudi berdin gaudela. Nahiz eta pixkanaka aurrera pausuak egon.

Telebista dena hobera doala esaten digu baina egia da hobera goazela? Ez daude urtero hildako ugari tratu txarrak direla eta? Honekin bukatu behar dugu eta hori guztion eskuetan dago. Baita kritikatu nahi dudana da komunikabideak egiten dien kaltea tratu txarrak jasotzen dituzten emakumeei. komunikabideei ez zaie interesatzen eramaten den borroka, egoera honekin bukatzeko. Informazioa soilik hildakoei buruz eskaintzen dute, eta hilketa geroz eta bortitzagoa izan morbo gehiago duenez telebistako minutu gehiago eskainiko diote berriari. Baina honek egiten duen bakarra da emakumea beldurtu eta beste erasotzaileei ideiak eman.


Baina 2009.urtean honetaz hitz egitea lotsa sortarazten dit. Ez delako normal hainbeste urte pasa eta gero egoera berdinean jarraitzea. Zer dago pertsona hauen buruan? Gizartea eramaten die hori egitera? Arazo psikologikoak? Agian hainbeste galdera izateak diplomatura hau ikastera ekarri dit, gauzak aldatu behar direlako eta aldatzeko ezinbestekoa ikusten dudalako gizarte eraldaketa bat. Francisco Arias Solis esaten du, “ emakumeak duten karakterragatik etxeko gauzak pribatu egiten dituztela eta askotan ekonomiaren menpe daudelako, askok pentsatzen dute haiek bakarrik konpondu behar dituztela haien arazoak. Eta soilik idei hau aldatzean aldaketa soziala hastea lortuko da.” honekin ados nago, taldean konpondu ahal izango dutelako eta besteen ekarpenak izango dituztelako, eta hori ezin bestekoa da emakumearen pentsamenduak aldatzeko. Baina gizonak eraldaketa horretan parte hartu behar izango du. Denbora eramango duela badakit baina pixkanaka lortuko dugularen esperantza dut.

Hausnarketa

Hausnarketa hau, tratu txarrak jasan dituzten emakumeak erabili ahal dituzten terapiei buruzkoa da.
Nahiko luzea denez
bi zatitan banatu egingo dut.
hona emen lehenengo zatia:

EMAKUMEAK ETA TRATU TXARRAK

Zoritxarrez, ez dira gutxi tratu txarrak jasotzen dituzten emakumeak munduan. Bilbon adibidez, nahiz eta aurrera pausu ugari eman, oraindik emakume gehiegi ditugu tratu txarrak jasotzen. Harmonie Botella idazleak adierazi zuenez, “ emakumeenganako biolentzia mende askotan ezarri egin da eta estatu sozial, erlijioso eta kulturalean. Tratu txarrekin lortu nahi dutena erasotzaileak emakumea haien menpe geratzea” Horregatik, gizarte hezitzaileak elkarte eta programa ugari egiten ditugu emakume hauek aurrera jarrai dezaten.
Artikulu honen bitartez gustatuko litzaidake Bilbon kolektibo honekin lan egiten duten elkarte batzuk adieraztea eta emakume hauek laguntzeko egiten diren hainbat ekintza eta programa azaltzea.

Bizkaian elkarte ugari daude kolektibo honekin lan egiten dutenak baina garrantzitsuenetariko bat azaldu egingo dut: Emakumearen euskal erakundea; Emakunde.
Erakunde hau emakume eta gizonen arteko berdintasuna lortzea du helburu. Eta hori lortzeko bidean, biolentzia jasa duten emakumeekin lan egiten du, hauek koordinatu, jarraitu eta ebaluatu egiten dituzte emakume hauen eboluzioa. Eta gero errekurtsoak eskaintzen dizkiete.
Biolentzia jasa duten emakumeak laguntzeko eskaintzen dituzten errekurtsoak, normalean eskaintzen direnak, hurrengo hauek dira; 1. orientazio juridikoa, non erakutsi egiten zaie zeintzuk diren haien eskubideak. Bizkaian gizarte ekintza elkartea eskaintzen duen laguntza juridikoz aparte hainbat udal daude laguntzak ematen dituztenak, adibidez Bilbokoa.
2. lanbidezko abokatua 24 ordu, abokatu hauei exijitu egiten zaie gaian formatuak egotea. Eta salaketa egin baino lehen eskaintzen diren aholkuak, letratu baten presentzia salaketa egiteko momentuan eta letratuaren presentzia epaiketa egiten den momentuan guztiz dohainik izango da.
3. biktimarentzako zerbitzu asistentziala, borondatezko eta dohainik egiten den zerbitzua da. Fisikoki Gasteizen, Bilbon , Barakaldon eta Donostian aurkitu dezakegu. Konkretuki eskaintzen dituzten zerbitzuak: laguntza psikologikoa, aholku juridiko eta polizialak, osasun laguntzak, errekurtso sozialak eskaintzen zaie …
4. biolentzia jaso dutenentzako programa psikologikoa, programa hauekin lortu nahi da, trastorno psikologikoak gainditzea, tratamendu baten bitartez. Gaur egun programa hau, foru aldundiak gestionatzen dute.
5. tratamendu psikologikoa tratu txarrak egiten dituzten gizonentzako. Programa hauek egiten dira, praktikan biolentzia jasa duten emakumeak gizon hauekin bizi behar izaten dutelako, dirua ez dutelako, maite dutelako, identitate faltagatik …
Horregatik emakume tratamenduan egotearekin soilik ez da ezer lortzen gero etxera joaten denean egoera berdina izango zelako gizona tratamendu bat jarraitzen ez badu.
6. zerbitzu telefonikoa 900 840 111 eta 016, tratu txarrak jasa dituzten emakumeak deitu ahal izateko eta laguntzeko dagoen zerbitzu bat da. dohainik , 24 orduak, konfidentziala, ezinduentzako prestatuta, laguntza psikologikoa …
7. egoitzazko errekurtsoak, lortu nahi dena programa honekin, emakumea bere etxean seguru egotea lortzea da. Eta gizona etxetik alde egitea. Baina baita laguntzak eskaintzen dira emakumeei beste etxe bat lortzeko. 2 mota daude, distantzia gutxikoak, hau da, urgentziazkoak. Eta estantzia erdikoa, pisuak, harrera zentroak .
8. urgentziazko zerbitzuak, Bizkaian udala zerbitzu bat jartzen du laguntzeko. Ordutegia goizeko 8:00retatik gaueko 22:00-rarte da baina gauean telefono bat eskaintzen dute. (94/470.14. 60). Honetaz aparte Bizkaiko foru aldundiak zentro bat eskaintzen du non ez du inporta lan ordutik kanpo joatea 24 ordu irekita daudelako bertan gaua edo dena delakoa igarotzeko.
9. etxebizitzak, kasu batzuetan, biolentzia jasan duten emakumeak etxebizitza sozialeko zozketan parte hartzen dute. Etxea haiena izatekotan baina utzi behar izaten badute udalari laga egin ahal diote eta udala beste bat eskainiko die.
10. laguntza ekonomikoak, tratu txarrak jasotzekotan eta etxea utzi behar izatekotan oinarrizko errenta jasotzen du.
11. gizarteratzea eta lanbideratzea , justizia , enplegu eta osakidetza auzitegia eskaintzen ditu laguntza hauek.

Laburki azaldu dudana, tratu txarrak jasa dituzten pertsonak dituzten errekurtsoak dira. Baina zentro batean emakumea sartzean, hainbat ekintza egingo ditu pixkanaka normaltasunera heltzeko eta bizitza arrunt bat eraman ahal izateko. Normalean tratu txarrak jaso dituzten pertsonak ondorio psikologikoak ekartzen dituztelako.

2009/10/29

Web 2.0-ri buruzko Mapa kontzeptuala



Hona hemen Amaia Paniaguak eta nik (Ainhoa Uriarte) egindako mapa kontzeptuala.

2009/10/25

Hausnarketa!!

Industri gizartetik, ezagutzaren gizartera igarotzean teknologia arloan aldaketak ikusi ditugu. Eta hori gizartearen gizarte eta kultura ohiturak aldatzea ekarri du. Denbora guztian aldaketak daudenez, etengabe ikasketa beharrezkoa da. Horregatik garrantzia handia du alfabetatzea,ez soilik irakurtzen eta idazten jakiteko, azken finean ezagutzaren gizartean beharrezkoa delako alfabetatze digitala kritikoa eta gogoetatsua, horretarako informazioa ezagutza bihurtzea ezinbestekoa da.

Web 2.0 , pertsonak alfabetatze digitala ahal izateko lagungarri izan daitekeen aplikazioa da. Web 2.0-rekin, kontsumitzaile izatetik sortzaile izatera pasatzen da. Aplikazio honekin erabiltzaileak protagonistak bihurtuko dira, sortu, argitaratu, sujetu aktibo bihurtu, partekatu eta elkarrizketak eduki ahal izango dituzte eta gainera sareko aplikazioak eskuragarriak, dinamikoak, eguneratuak, intuitiboak … izango dira. Eta horretarako Google Docs, postak, blog-ak … eskaintzen ditu.

Web 2.0 sarearen kontzeptua hezkuntzan aplikatzea e-learning 2.0 bezala ezagutu egin da. kontzeptu hau hezkuntzan aplikatzeak abantaila asko ekarri ditu. Honi esker, ezagutza berria sortzea eta ikaskuntza komunitateak sortzea adibidez.

Horregatik iruditzen zait, gaur egungo hezkuntzak ikasleak prestatu behar dituela ezagutza gizartean moldatu ahal izateko. Baina ez soilik umeen eskoletan, helduen eskoletan bebai, azken batean, etengabe ari delako garatzen eta galdu egin bazara gizartetik kanpo geratzen zara.

2009/10/15

kaixo lagunok!!

hemen duzue nire lagun on batek (Nora Inoriza) egindako bideoa gai honekin lotuta: