EMAKUMEAK ETA TRATU TXARRAK

EMAKUMEAK ETA TRATU TXARRAK
Berdintasuna..... ORAIN!!!!

2010/01/02

Emakumeen hilketak eta tratu txarrak lehenesteko arazoa dira

Hona hemen Gara aldizkarian publikatu egin den artikulua gai honekin lotuta.




Pilar Sampeiro Bilbon bizi zen 74 urteko emakumearen heriotza, ustez senarraren labankadek eragina, tamalgarria da edonondik begiratuta. Eta kezkagarria, ez baita gertaera bakan bat izan, maiztasun beldurgarrian errepikatzen den gertakari mota baino. Emakumeen kontrako erasoak ohikoak, egunerokoak dira, eta hilketak haien ondorio logikoa. Maiztasunak, baina, normaltasunaren itxura ekartzen du askotan, gizartean eragina izan beharrean.

Hilketa eta tratu txar horien kausak bilatu eta aztertzeko orduan, askotarikoak direla ikus liteke, eta kasu bakoitzean desberdin bat, baina, oro har, ezin ditugu bereizi kausa nagusi batetik, sexu indarkeria eragiten duen horretatik, hain zuzen: gizarte balio zaharkituak, ondorio tragikoak ekarri eta ekartzen dituztenak. Esate baterako, gizonezkoen gailentasuna aldarrikatzen duten balioak.

Balio horiek daude atzoko eta antzeko hilketen eta, oro har, emakumeei egindako tratu txarren atzean. Hezkuntza zaharkitu batean mamituak, gaur arte transmititu dira. Baina etorkizunari begira ere bada kezkatzeko motiborik. Hezkuntza desberdina jasotzen omen duten gazteen artean eskema horiek, eta horien ondorioak, errepikatzen baitira.

Badira berdintasuna bermatzeko legeak, besteren artean horrelako gertakariak saihestea helburu dutenak. Baina ez omen dago nahiko bitarteko, arazoa nahikoa larria ez baliltz bezala, politikarien agendan hauteskunde kanpainetan baino ez egoteko moduko arazoa balitz bezala. Epe luzea ematen zaio haren konponketari, baina bitartean egunero 11 emakumek salatzen dute tratu txarrak jasaten dituztela. Egunero 11k salatzen dute; jasan, askoz gehiagok jasaten dituzte.

Gizartea aurrera omen doa. Zalantzarik gabe teknologiari dagokionez; baina genero biolentziaren kausak eta benetako konponbideari heltzeko borondate urria ikusita, antzinako garaietan katigatuta dagoela ematen du. Gizartea herritar guztiek osatzen dute, eta hausnarketa lana gizarte osoari dagokio. Baita behar diren neurri guztiak aplikatzeko exijitzea eta sexu indarkeriaren kontrako jarrera argia erakustea ere, berdintasunezko gizartea, noizbehinka ahoan ibiltzeko helburu polit bat barik, errealitatea izan dadin.

No hay comentarios:

Publicar un comentario